2006/05/31

Artarrai leku-aldaketa

Laster hasiko diren Teresa Murga eraikina berritzeko lanak direla eta, gure tramankuluak lekuz aldatu beharrean gaude, hori dela eta egokituko diguten lokal berria ezagutzeko zein tramakuluak mugitzeko oraingo ostegunean egin beharreko batzarrera etortzea eskertuko genieke bazkide guztiei.

2006/05/19

Altxa, segi, gora, ieeepp!!! Berbalagun

Oraingo domekan Ermuan martxan den Berbalagun egitasmoaren barruan Egoarbitzarako irteera antolatu dute. Irteera goizeko 9:30etan abiatuko da Patxi plazatik, bertan euskaraz aritzeko asmoz Berbalagun proiektuan parte hartzen duten lagunak batuko dira, baina deialdi zabala da eta parte-hartzea eskertu egingo da. Asmoa mendia egiteaz gain euskaraz aritzea da: ondo edo trakets, solte edo estu, asko edo gutxi... baina euskaraz. Mendiaz gozatzeaz gain euskara aritu gura baduzue badakizue non duzue hurrengo hitzordua. Antolatzaileak: Udal euskaltegia, Kaltxango Aek euskaltegia eta Euskal Birusa.

Kanoietan behera

Eguraldi onaz batera, erreketako urek maila polita hartzen dute eta aukera ematen digute hortik barrena ibiltzeko. Urtero-urtero Guarako herriak bete egiten dira zaletasun hau duen jendeaz. Horien artean Artarraikook ere egiten diegu bisita paraje hauetan diren kanoi izugarrei. Aurten, ihesaldia ekainaren 17-18ko asteburuan egingo dugu, joateko asmorik baduzu eta federatua bazara, emaiguzu horren berri, hamar eguneko epean izen-ematea itxiko dugu eta.

2006/05/16

Monte Perdido iparraldetik

Esanda geneukan maiatzaren 27-28an Monte Perdido iparraldeko aldetik joateko asmoa badugula. Behar duzuen informazioa ohiko lekuan eta orduan jasotzeaz gain, hona hemen interesgarri iruditzen zaizkigun hiru helbide:

2006/05/09

Patxadaz... hirurak baietz!!!

Ederra egin genuen ibilaldia!!! Hiru egunetan hiru handiak... eta nahiko. Tramakuluak motxilan, hiru ibilaldi polita osatu genituen. Hiruretan eguraldi ona eta umore ona eta hona hemen testigantza: Lehendabiziko argazkia Zalduondo-Aizkorri-Ventafria zatiari dagokio, eta horra hor Aizkorriko puntan ateratako argazkia; bigarren ibilaldia Ventafria-Anboto-Urkiolari dagokio eta argazkian Anbotorik ikusten den paisaia zoragarria dugu; eta azkena, Urkiola-Gorbeia-Muruari dagokio eta horretan punta egin eta gero egin genuen argazkia, aurpegi alaiak eta... hurrengoaren zain.